Garbiker

Bizkaiko hondakinen
behatokia

ZER AURKITUKO DUGU HIRI-HONDAKINEN BEHATOKIAN?

Bizkaiko Hondakinen Behatokia gure lurraldeko hiri-hondakinen kudeaketari buruzko alderdi guztiak etengabe koordinatzeko eta horien jarraipena egiteko tresna da, eta datuak biltzeko sistema baten arabera sailkatu eta kuantifikatzen du.

Bertan hondakinen sorrerari eta kudeaketari buruzko informazio guztia biltegiratzeak aukera ematen du aldagai horien bilakaera ezagutzeko eta etorkizunerako aurreikuspenak egiteko. Horrek, gainera, tresna garrantzitsu bihurtzen du hondakinak murrizteko eta birziklatzeko ezarri ditugun helburuak lortzeko beharrezkoak eta eraginkorrenak diren politikak zehazteko.

Baina, horrez gain, Behatokiak dimentsio pedagogikoa ere badu; izan ere, herritarrentzat interesgarria den informazioa zabaltzen laguntzen du, eta erreferentziazko elementu gisa erabil daiteke ikertu nahi duten pertsonentzat, hiri-hondakinen prebentzioaren, berrerabilpenaren eta gaikako bilketaren esparruan proiektuak garatzeko.

AIPAMEN HISTORIKO LABURRA

1975 Gure hastapenak
1986 Sistema berria
1987 Termino berria
1990 Ekimen berria
1994 Gaurkotasuna
1998 Ekimen berria
2000 Ekimen berria
2010 Kontzeptu berria
2011 Edukiontzi berriak
2015 Zirkulua ixtea
2021 Gaurkotasuna
2021 Hurrengo helburua